XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sasoian gaude, besteak baino hobeto, eta beraien errendimendua apalagoa izango da bukaera aldian.

Ez diegu baloia mendean dutela irteten utziko, luzean joka araziko diegu.

Denek dakizue zer den 50 metroko esprina 3.500 metroko goratasunean.

Marco (Etcheverry) baloiaren jabe haizenean buruz burukoan saia hadi, ea eslalonen bat ateratzen zaian.

Ramallo ez zentralei itsatsi, hegaletara eraman itzak, ea atzetik jarraitzen zaizkian, leher eginda bukatuko ditek, eta ez ahantzi, zernahi gertatuta ere, berdin segituko diagu.

Melgar, azal hadi beti, laguntzeko prest, ardatzari eutsi eta lasai bana ezak baloia, lasai, abiadura eta tarrapatakeria nahasi gabe.

Trucco (atezaina) kontuz falta-jaurtiketetan, atera zuzenean jotzen saiatuko dituk beti, eta atzean erne, ez egin area ondoan behar ez den faltarik.

Erritmoa aldatu, bizi-bizi, ez utzi hats egin dezaten eta pazientzia eduki, mutilok, partidua azkeneko minutuetan erabakiko duk-eta.

Hasi zen bigarren aldia, husna segitzen genuen eta Erwin Sánchez, gure gizon garrantzitsuena zelaiaren erdian, nekatzen ari zen.

Antonio Lópezekin hitz egin eta berotzen jarri genuen Chocolatín Ramiro Castillo.

Aldaketa prestatzen ari ginela, penaltia egin zuten brasildarrek eta hala adierazi zuen Juan Francisco Escobar, epaile paraguaiarrak.

Bikain, pentsatu nuen, Platini Sánchezek penaltia sartu eta txalo zaparraden artean aldatuko diat.

Eta huts egingo balu? Jendeak zigortu egin dudala pentsatuko dik eta jokalaria lur jota geldituko duk.

Eta huts egin zuen.

Bi hankekin gelditu zuen Tafarellek erdi-erditik jaurti zuen baloi azkarra.

Hamabost minutu falta ziren bukaerarako eta partidua gal genezakeen.

Gora egin zuten brasildarrek.

Hala eta guztiz ere, Platini aldatzea erabaki nuen